Tira @Mendilarre, irentsi dut #Ostadar7310.

Kristoren irudimena erakusten duzu liburuan, zorionak. Zati batek Cixin Liuren trilogia gogorarazi dit (piropo gisa aipatzen dizut). Askotan gazte literatura eta gainerako literatura bereizi ei dituen marra hori ikusteko zailtasunak ditut. Ulertzen dut luzeera eta ikuspuntu bakarraren zergatia, baina horrek ez dio kentzen liburuari: istorio interesgarri eta burutsu bat dago! Eta lerro arteko irakurketa beharrezkoa. Horren gazteak ez garenontzat ere.

@Mendilarre eta bide batez: nik ere konpartitzen dut zure kezka (eta ausartuko nintzateke esatera hemen dauden askok, liburua irakurriko balute, kezkatuen taldearekin bat egingo luketela). #Ostadar7310 😰

@desertorea Ñooo! Horri bai esan dakiokela liburua irenstea! Lagun batzuek ere halatsu irakurri dute, utzi ezinda. 😂
Eskerrik asko, Dabid! Eta, bide batez, lore ederra bota didazu. 😊
Matrix ere aipatu dit bakarren batek. Ni trilogiaren bigarrenarekin ari naiz orain. Ederra!

@desertorea
Gazte literatura-heldu literatura sailkapenari dagokionez, funtsean dagoen arazoa nik ere ulertzen dut. Gurea herri txikia da eta dagoen irakurle ohikoak, pelotoiak alegia, bestelako liburuak irakurtzen ditu. Eta genero honek helduen literaturan zailtasun komertzialak izanen lituzke. Aseli, liburu on batekin gertatu zitzaion.

Gai honek ere lotura zuzena du irakasle askoren irakurzaletasun ezarekin. Nora jo, zer bidali...

@desertorea
Nire beste kezka bat, copyright eta creative commons lizentzien ingurukoa izan da.
Bi adibide garbi genituen: Elkarrek egile batzuekin egiten duena, baina, hor, argitaletxearen lizentzia dago gainetik. Eta Susarena, urtebeteren bueltan liburua askatzearena. Baina, hor, argitaletxearen salmenta gaitasunak dauka pisua. Denonarteanek, aipatzen zuen gazte literaturan -lehengo sailkapenaren gaira egiten dugu buelta- liburuaren bizitza luzeagoa dela eta salmentak beranduago hasten direla

Jarraitu

@Mendilarre @desertorea Zer egiten du ba Elkarrek? CC erabiltzen du?

@galaipa @desertorea
Copyrighta erabiltzen du, eta, aldi berean, idazle zenbaitek Creative Commons darabilte edizio berean. Kasu horretan, oker ez banago, argitaletxearen lizentzia dago egilearenaren gainetik. Hori ulertu nuen. Hala ere ez nago oso seguru, egileak zerbait baimenduko baitu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea