@garaolaza hortik nator 🙃 Baina 3D diseinua egiten ikasteko edo Medialab/Tabakalerako artista egoiliarrentzako dela azaldu didate. Nik nahi dudana joko bateko galdu dugun pieza bat inprimatzea da (diseinua ez dut nik egin), jokoa berreskuratzeko...

@garaolaza piezaren diseinua egiten ikasteko txanda hartzeko aukera eman didate eta oraingoan seguruena hori egingo dut, baina bururatzen zitzaidan agian "hortik" aurkitutako beste pieza batzuk inprimatzeko aukera izatea ere interesgarria izango litzatekeela. Ulertzen dut hori ez izatea Tabakalerako makinen helburua, horregatik galdetzen nuen... Fotokopiak egiteko edo paperean inprimatzeko zerbitzu komertzialak dauden bezala, ba al dago antzekorik 3Dn inprimatzeko?

Jarraitu

@miren
@garaolaza Uste dut Bergaran badela denda bat. Edo bazegoen behintzat. Baina ez dakit izena (autobusetik ikusten nuen, baina ibilbidea aldatu zuten aspaldi). Agian @damian​ zuk ezagutzen duzu?

@galaipa @miren @garaolaza Esango neuke RotulosM2 dala. Eskaparatia 3D inpresinoz beteta dauke. rotulosmdos.com/eu/
Onena zeronek bertan galdetzia.

@miren @damian @galaipa @garaolaza badago webgune bat 3D inprimagailuak dituztenak eta pieza bat inprimatu nahi dituztenak harremanetan jartzen dituena. Zuk fitxategia bidali eta beraiek inprimatu eta bidaltzen dizute. Webguneak inprimagailuaren materiala ere zehazten du, lanaren arabera plastiko mota desberdina nahi izan dezakezulako. Zoritxarrez ez dut helbidea gogoratzen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea