Ea, ba, #EuskoJaurlaritza edota #EiTB: zer demontre da “emanzipa"?
A) EmanTZipa?
B) EmanCipa?
C) Ez bata, ez bestea.

@alkarterri
Ba izatez hitz jokoa edo da: eman(zip)a, eta leloa "konprimatu zure alokairua". Nafar Gobernuarena.

@galaipa Barka, baina ez dut aditu balizko hitz joko horrena: zer da 'emanZIPa' hori?
🤔🤔🤔

@alkarterri
"Zip" informatikan konpresio formatua da (.zip fitxategietan erabilia adibidez). Fitxategi bat (edo batzuk) "zipeatzen" baduzu bere pisu/tamaina txikitu egiten da.

Beraz "eman zip a"k horrelako zerbait esan nahi duela ulertzen dut: emaidazu ZIPeatutako alokairua. Hau da, emaidazu diru laguntza alokairua gutxiago ordaintzeko.

"Zip"arena horri erreferentzia dela ziur, leloak "konprimatu zure alokairua" diolako. "Eman" agian nire asmakizuna da, eta erdaraz diseinatu dute 🤣

@galaipa
Hara! 😳😳
Ba, hala bada, ez dut uste askok ulertu dutenik. Ulertzeko, nolabait bereizi beharko zuten, grafian-edo, nik uste. Alegia, 'emaZIPa' edo halako zerbait...

Tira, eskerrik asko azalpenagatik. 🙋‍♂️

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea