@porru
Nik ikusi dudana da etxetik lagunekin datozen taldetxo asko bigarren ikasturterako "puskatzen" direla: batzuek ikasketak utzi edo aldatzen dituztelako, gustu antzekoagoak dituzten jendea topatzen dutelako...
Hasieran normala da babesa ezagunengan bilatzea, baina esango nuke gero jendea gehiago zabaltzen dela.
Nire kasuan hala izan zen. Lagun on batekin joan nintzen, baina bigarren urterako gure bideak banatu ziren. Nahiz eta biok uni berdinean jarraitu genuen.
@porru
Badakit ez naizela zure galdera erantzuten ari, baina horretan ezin zaitut lagundu. Lagun berriak egitea ez da nire indargunea 😅