Ba nire ustez ez dira pribatuak, komunitarioak baizik. Gizarteak (edo zati batek bederen) sortu edota sustatutako ekimenak dira, gobernuek sortutako ekimen "publikoekin" ados egon ez edota hauek gizartearen beharrei ez dietelako 100%ean erantzuten. Zergatik sortu da goierrin Biziola, Goieki hor egonda, adibidez? 1/2
@etxondoko @atxamart Ei! beharbada ez zait ondo ulertu, baina hemen ez du inork legaltasunaren aitzakiarekin ezer justifikatu 🤨 Ez eta segregazioaren kontua aipatu.
Besterik gabe Ikastolen publikotasuna (edo komunitarioa nahi baduzue) defendatu nahi nuen. Ze pertsonalki min egiten dit pribatuak direla irakurtzeak. Uste dut ez dela bidezkoa herri mugimendu bat enpresa bat balitz bezala tratatzea.
@etxondoko @atxamart Orain, horrek ez du esan nahi dena ondo egiten dutenik, e!
Uste dut bi gai desberdin direla.
Ni segregazioaren gaian ez naiz sartuko ze:
- Guraso izatetik urrun nago.
- Ez dut gaia nahikoa jarraitu, eta ez daukat informazio askorik.
- Nafarroatik urrun geratzen zait eztabaida. Egoerak ez dira konparagarriak.
@galaipa @atxamart legal ilegal dikotomia erabat argudiaezina da.
Esklabismoa legala bazen ok?
Mundu erdian emakumea jotzea legala da, ok?
Eta publikoaren goratzea euskal estaturik gabe, bere arriskuak ditu. 155?
Erabat publikoaren aldekoa naiz baina ezin dugu ekimen komunitarioak desmuntatu publikotasunaren izenean, gure errepublika izan gabe.
Ikastolak segregazioaz duen jarrera erabat salatzekoa.