Norbaitek badaki nola aitortu behar den @argia​ko kidetza Nafarroako errenta aitorpenean?

Bi gauza galdetzen ditu:

1- araubide berezia: ez, mezenasgo soziala, mezenasgo kulturala edo ingurumen mezenasgoa.

2- lehentasunezko proiektua: bai edo ez.

Jaso nuen eskutitzean "mezenasgo lehentasun jarduera dio" . Beraz ulertzen dut mezenasgo kultura + lehentasunezkoa bai? Agiria Gipuzkoako Foru Aldundikoa denez ez nago ziur.

@galaipa Bai, hori da. Lehen galderan "mezenasgo kulturala" jarri behar duzu, eta bigarrenean, lehentasunezkoa dela.

Hala ere, xehetasun gehiagoz azaltzea nahi baduzu edo zalantza gehiago badituzu, bidali posta elektroniko bat komunitatea@argia.eus helbidera edo deitu (+34) 943 37 15 45 telefonora.

Jarraitu

@argia Primeran, eskerrik asko! Argituta!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea