@Lastotxapel zergatik den nuloa? Ez dakit, ume bati edo gazte bati azaldu nahi badiozu, esan dezakezu hau:
Bozkak kontatzen ari direnek ez dute denborarik irakurtzeko ea norbaitek zer idatzi duen boto paper batean. Gainera gaizki interpretatu ahalko lukete. Horregatik, debekatuta dago. Zerbait idatzita daukaten paperak zuzenean alde batera utzi behar dituzte.
@mikelgs Gauza da gainera, esaten duenez, boto bikoitza da. Egia esan, nahiago dut pentsatu txantxean esan duela.
@mikelgs
@Lastotxapel Aurreko hauteskundetan mahaian daudenei ematen dieten gida irakurri nuen botoa noiz zen nuloa jakiteko. Kuriositatez besterik ez.
Harritu ninduena da boto paper ofizialarekin batera beste zerbait sartzea ez dagoela nuloen zerrendan 🤔
https://elecciones.locales2023.es/pdf/ES/MMM_L2023_para_web_Navarra_euskera.pdf
@txopi
@mikelgs @Lastotxapel Zeozer idatzita badu baliogabea. Baina papeletaz gain beste zerbait sartzen bada? Gidan ez da aipatzen (edo ez dut aurkitu)
Gure herrian azken hauteskundetan arrosa bat sartu zuen norbaitek adibidez.
@galaipa @mikelgs @Lastotxapel demagun esaldi hauek gehituta dituzten bozkak zenbatu behar direla:
- Etxebizitza eskubidea da!
- Okupak zer?
- Mendietak hobeto
- Osteguneko Berriakoa eskandalua da
Zeintzuk zenbatu/baztertu? Programak aztertu behar dituzte zenbatzaileek? Aldertietako kideak kontsultatu? Hedabideak? Idazlearen iritziak interpretatu?
Zenbatzaileek traba eta eztabaida gehigarririk izan ez dezaten, legeak *edozer* idatzita duten bozkak nulutzat hartzeko esaten du eta kito.