@Lastotxapel zergatik den nuloa? Ez dakit, ume bati edo gazte bati azaldu nahi badiozu, esan dezakezu hau:
Bozkak kontatzen ari direnek ez dute denborarik irakurtzeko ea norbaitek zer idatzi duen boto paper batean. Gainera gaizki interpretatu ahalko lukete. Horregatik, debekatuta dago. Zerbait idatzita daukaten paperak zuzenean alde batera utzi behar dituzte.
@mikelgs Gauza da gainera, esaten duenez, boto bikoitza da. Egia esan, nahiago dut pentsatu txantxean esan duela.
@Lastotxapel oroitzen dut bozkatzeko aukera izan nuen lehen aldietako batean bulo bat zabaldu zela. Ezker abertzaleko mezua zirudien, papeletan "presoak etxera" idazteko proposatzen zuen.
Mezu hori whatsappean jaso, "ah, ados" pentsatu eta birbidali... eta gero berriro idazten zizun lehenengo zuri mezua bidali zizunak: "ostras, ez egin hori! Esan didate nulo dela botoa, fatxek zabaldu dute mezua".
Eta klaro, ni ere abisu berbera ematera, mezua birbidali nienei. Lotsatuta, baina ikasi genuen!
@mikelgs Batzuek ordea pentsatzen dute bozka nuloa eta bozka zuria berdina dela
@Lastotxapel @mikelgs eta nuloa abstenitzea bezela da ezta?
@porru @Lastotxapel ez da iguala ez! Baina beste batek esplikatu dezala bazpare 😂😟🙈
@Lastotxapel
@mikelgs @porru Nik desberdin daukat ulertuta.
Parlamentari bat lortzeko gutxienez botoen %3 lortu behar da (parlamenturako, bestela ehunekoa aldatzen dela uste dut). Bestela partidua ez da banaketan sartzen.
Boto txuriak baliozko bozkak dira, beraz emandako boto kopuru totalaren kontaketan sartzen dira.
Beraz, bozka txuriekin totala handiagoa da, eta beraz %3ra iristeko boto gehiago behar da.
Horregatik esaten bada bozka txuriak txikiei egiten diela min gehien.