@Lastotxapel zergatik den nuloa? Ez dakit, ume bati edo gazte bati azaldu nahi badiozu, esan dezakezu hau:
Bozkak kontatzen ari direnek ez dute denborarik irakurtzeko ea norbaitek zer idatzi duen boto paper batean. Gainera gaizki interpretatu ahalko lukete. Horregatik, debekatuta dago. Zerbait idatzita daukaten paperak zuzenean alde batera utzi behar dituzte.
@mikelgs Gauza da gainera, esaten duenez, boto bikoitza da. Egia esan, nahiago dut pentsatu txantxean esan duela.
@Lastotxapel oroitzen dut bozkatzeko aukera izan nuen lehen aldietako batean bulo bat zabaldu zela. Ezker abertzaleko mezua zirudien, papeletan "presoak etxera" idazteko proposatzen zuen.
Mezu hori whatsappean jaso, "ah, ados" pentsatu eta birbidali... eta gero berriro idazten zizun lehenengo zuri mezua bidali zizunak: "ostras, ez egin hori! Esan didate nulo dela botoa, fatxek zabaldu dute mezua".
Eta klaro, ni ere abisu berbera ematera, mezua birbidali nienei. Lotsatuta, baina ikasi genuen!
@mikelgs
@Lastotxapel Aurreko hauteskundetan mahaian daudenei ematen dieten gida irakurri nuen botoa noiz zen nuloa jakiteko. Kuriositatez besterik ez.
Harritu ninduena da boto paper ofizialarekin batera beste zerbait sartzea ez dagoela nuloen zerrendan 🤔
https://elecciones.locales2023.es/pdf/ES/MMM_L2023_para_web_Navarra_euskera.pdf
@txopi
@mikelgs @Lastotxapel Zeozer idatzita badu baliogabea. Baina papeletaz gain beste zerbait sartzen bada? Gidan ez da aipatzen (edo ez dut aurkitu)
Gure herrian azken hauteskundetan arrosa bat sartu zuen norbaitek adibidez.