Iruñea-Altsasu-Bilbo autobus ibilbidea La Burundesaren webgunetik desagertu dela ikusi dudanean sustoa hartu dut.
Gero lagun batek aurkitu du orain Alavabusek eskaintzen duela.
Arabako Foru Aldundiak Araban geratzen ez den autobus bat kudeatzen du? Ez nuen espero, kuriosoa.
Maiztasuna handitu da, beraz pozik.
@xabi
Nik aipatutakoa linea lehen La Burundesa enpresaren esku zegoen. Eta orain antza denez CuadraBusena da.
Enpresa aldatzea ez da oso harritzekoa. Baina zergatik da orain Arabako autobus zerbitzu publikoaren parte? Araban ez da geratu ere egiten.
Edo agian lehen ere bazen? Behintzat autobusetan etab ez zuen ezer jartzen. Zentzuzkoagoa izango zen Nafarroakoa edo Bizkaiakoa izatea.
@galaipa Autobus-txartelak duen prezioarekin, ez nau harritzen dirua irabaztea! Lotsagarria da, baita Lurraldebuseko prezioak ere.
Eta nik dakidala Gasteizen geldialdia egiten du, behintzat aurten uda baino lehen hala izan da hainbatetan, agian Bilbo-Gasteiz lineako autobusak goraino zihoazelako? 🤔
@xabi
Nik hartu izan dudanetan (urtean hiruzpalau aldiz edo joaten naiz) Gasteizen gelditu izan da bai. Ez dakit beti izaten zen edo orduaren arabera. Ze noizbait zuzenean ere joan naizela esango nuke (itzulerakoa behintzat).
Baina kontzesio berriarekin ematen du ez dela geratuko.
Diozun bezala garesti izaten jarraitzen du, baina behintzat prezioa jaitsi dute. Lehen 10,8€ (!!!) ziren era orain 6,1€
Beraz teorian orain azkarragoa eta merkeagoa izango da. Ia praktika nola doan.
@galaipa 6 euro bakarrik? Askoz garestiagoa zela uste nuen. Nik ez daukat esperientziarik, Araban bizi nintzenean trena nahiago izaten nuelako Nafarroara joateko autobusa baino.
@xabi
6.1 euro Altsasu - Bilbo. Lehen 10.8. Asko jaitsi dute.
Edo hori dio webguneak. Oraindik ez dut erosi.
@galaipa 7,45€ Gasteiz - Bilbo, kilometro gutxiago izanda (La Union enpresarekin)
@xabi
Ba pixka bat gehiago ikertuta, ematen du lehen ere beraiena zela.
Bidaiaren zati handiena Arabako lurretan da, eta horregatik beraiei omen dagokiei.
Eta argazkiko honek ere zerikusia izango du. Arabako administrazioak dirua jarri beharrean irabazi egiten omen du linea honekin.