Bidezkoa eta beharrezkoa izan daiteke aldarri bat; baina hori babesteko ez diezadazu eska change-ri nire datuak oparitzea

@koldotxu gainera change.org-ek zerbaiterako balioko balu bezala 😂

@Jokin_PA @koldotxu nik lehen ez nekien, baina badirudi change.org 300 langile inguru dauzkan enpresa dela, mundua salba dezagun antolatzen laguntzeko baino, datu-bilketara bideratutako negozio-eredua.

Baina nola egin bestela? Liberaforms galdetegi bat prestatu.adibidez, ezta? Oso erosoa eta txukuna da. (Gero ordenagailuarekin prestatuko dut bat, eredu gisa proposatzeko).

Edo beste modu bat hobea iruditzen zaizue?

@mikelgs niri Liberaforms-ena egokia eta bikaina iruditzen zait. Baina nola kudeatzen da datuak babesteko legea betetzen dela horrelakoetan? (Datu-basearen arduraduna, kudeaketa, etab.) @Jokin_PA

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea