%100 birziklagarria + plastikoa dauka + edukiontzi urdinera bota behar da.
Ez det piperrik ulertzen.

@txapisotegi ostra, ze ona kontenedore urdinera doala jartzea. Guztietan jarri beharko luke kolorea 👌

@mikelgs ya. Baina plastikoak dituela ere jartzen du. Nola bereizten dituzte papera eta plastikoak?

@txapisotegi ez dakit, baina esan izan didate papera birziklatzeko prozesua oso kañeroa dela, uste duguna baino gehiago txikitu, disolbatu(?)... eta abar egin daitekeela. Aldizkarien tinta ere hor dago, ezta? Eta urdinean botatzen ditugu.

Hori beraiek jakingo dute nola kudeatu. Zalantza oro kentzen diguna da "bota urdinera" jartzea, oso sinplea ta ona iruditu zait

@mikelgs nik baino konfiantza handiagoa duzu sisteman. Nere beldurra da plastiko hoiek medio ez ote duten zuzenean birziklapen sistematik baztertu eta erraustegira eramango. Baina beno, plastikozko edalontziak baino hobeak izango dira.

@txapisotegi @mikelgs ta gero dago beste kontu bat: oso gutxi hitz egiten da "%100 BERZIKLAGARRIA" etiketaz.

PERO VAMOS A VER!

%100 berziklagarria, berez, edozer da, ezta? 🤔

@joxe @txapisotegi suposatzen dut ezetz, ontzi batzuetan beharbada material bat birziklatzen da eta bestea ez, edo prozesuan zehar badago % bat galtzen dena, edo...

Jarraitu

@mikelgs
@joxe @txapisotegi Duela gutxi irakurri nuen plastikozko "leihoa" duten gutunazalak bere horretan bota behar direla paperera. Birtziklatze prozesua prest omen dago. Mankomunitateko zabor zerbitzuko arduradunaren hitzak ziren.

Ez zitzaidan argi geratu da plastiko hori horira botatzea gaizki dagoen edo ez. Ze beharbada plastiko motagatik bertara botata ez da birtziklatzen... Izan ere, horiak "ontzi arinak" du izena, eta ez "plastikoak".

@galaipa @mikelgs @joxe @txapisotegi

Kasu horretan, kontua da zelofana berez zelulosaz egina dela, ez plastikoz, ezta?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea