@jogerka biak oso onak. Lehena, euskaraz, jarri duzun hori, eta bigarrena Los testamentos nik dakidanez euskaraz ez dagoena. 😃
@desertorea ez nekien liburuak bigarren parte bat zuenik. Eskerrik asko
@jogerka @desertorea Liburuak niri ere ikaragarri onak iruditu zitzaizkidan. Hain onak, ezen ez nuen uste telesaila gustatuko zitzaidanik. Eta, denboraldiaren bat makalagoa bada ere, oro har, izugarria iruditu zait.
@anagalarraga1 @jogerka eta animatzen bazara hirugarrenik Penélope y las doce criadas irakurtzera dena borobiltzeko... 🤯
@desertorea @jogerka Hori ez dut irakurri! Apuntatuta. Eskerrik asko!
@anagalarraga1
@jogerka
@desertorea Telesailak aipatzen dituzuen bigarren eta hirugarren liburuak ere kontatzen ditu? Edo ez dute zerikusirik?
Euskarazko liburua irakurrita, eta telesailaren lehenengo denboraldiak (ez dut gogoan non utzi nuen) ikusita ditut. Asko gustatu zitzakidan, baina iruditu zitzaidan telesailak azkar (azkarregi) jaten duela lehenengo liburua.
@galaipa @jogerka @desertorea Telesailak lehen liburua "jan" eta segida ematen dio. Bigarren liburua ere gerokoari buruzkoa da, baina 15 urteko tartea utzita. Antza, horrekin ere telesaila egingo zutela esan zuten, baina ez dakit besterik https://en.m.wikipedia.org/wiki/The_Testaments
@anagalarraga1 @galaipa @jogerka aipatzen dizuedan hirugarren liburua ez da aurreko bien segida, baina testuingurua erabat desberdina bada ere, uste dut lotura estua duela eurekin (Odisea irakurri baduzue, are gehiago gozatuko duzue).
@jogerka
@desertorea @anagalarraga1 Apuntatuta nik ere!