Berriz ere nire intereseko gaia: garraio publikoa Gipuzkoan! Bihar jaieguna dela-eta autobus bat hartu behar dut eta hara informazioa...: Lurraldebusen igandeetako ordutegi eta geltokiak agertzen dira (nere etxe ondoan ez da gelditzen erdialdea oinezkoentzat eginda dagoelako), Moveeuskadin lasai joan naiteke astegunetako ordutegiarekin. Udaltzaingora deitu dut eta erdialdea ez dago oinezkoentzat bakarrik bihar, beraz jaiegunetako autobusak, baina astegunetako ibilbidea #goraeibar

eta ze konfusio sortzen dute lineen izenek? Adi ze DG05 eta DG05A lineak daude. Zenbaki nahikorik ez? Ez dakit, agian DG06, edo DG99... ez dut uste hainbeste DG daudenik...

zein da ordutegi ona? panelean bere lekuan dagoena ala gainean zelorekin pegatuta dagoena eta zati bat apurtuta duena?

eta zer diozu autobus geltokitik okerreko kartelarekin pasatzen den autobus bat dagoenean, eh? Eibar beharrean Gasteiz dio, eta zure muturren aurrean Eibarrerako norantza hartzen du Gasteiz beharrean

Jarraitu

@erralin
Kartela gaizki izatearena dezentetan gertatzen zitzaidan autobusa egunero hartzen nuenean. Pare bat aldiz galdu ondoren, gaizki ote zegoenaren susmoa nuenean (orduagatik) gidariari galdetzen hasi nintzen. Eta gaizki bazegoen abisatu.

Orokorrean gidariak atsegin... baina purrustako bat baino gehiago ere jaso nuen...

Bide batez, ez dut ulertzen zergatik autobusek dituzten hiru kartelak (aurrean, atzean eta alde batean) ez doazen batera... Ze batzuetan ez zuten denek berdina adierazten.

@galaipa den oso logikoa: kartel ez sinkronizatuak eta gidarien purrustadak

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea