Zer erosi duzue Durangoko Azokan? Nik kiku labur bat egin dut, jendez gainezka zegoelako heldu naizenean, eta Astiberrik argitaratu berri duen #Palestina komikia baino ez dut erosi, @julengabiria​k euskarara ekarritakoa. Hori izango da nire #IrakurtzekoDA @elegose

@Izaskun
@desertorea @julengabiria @elegose Nire gaurko erosketa izarra Toureren 10.a izan da: Musker Amarruak.

Jon Arretxe bertan zegoen, eta sinatzeko eskatu diot. Ilusioa egin dit, sagaren oso zalea naiz eta (elegoseren erruz!).

Baina etxera iritsi naizenean, dedikatoria irakurri, eta begira! 😭🤣🤣

@Izaskun
@desertorea @julengabiria @elegose Boteprontoan Mikel eta Bingenek oso izen desberdinak dirudite. Baina ez da nahastea gertatu zaidan lehen aldia 🤣

@Izaskun @galaipa @julengabiria @elegose jakin dezazuela nire telefono-kontratua Dabid Vegas delako baten izenean egon zela aldi luze batez. Izan ere, arreta eman zidan pertsonari esan nion Dabid b-rekin (bizkaieraz b-gaz) idazten nuela. Bitxiena zera da, zerbait eskaini nahi eta Dabid Vegasi buruz galdetzen zidatenean, ahaztu egiten zitzaidala eta nahastu egiten zirela esaten niela. 🤣🤣🤣

@galaipa @desertorea @Izaskun @julengabiria @elegose Nik ez dizuet esango zer aurkitu izan dudan telefonoz egindako erreserbetan...

Zuen mina, nirea da

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea