@Ionliz @ekaitz_zarraga @erralin Supermerkatuetan mollejak ikusi izan ditut; besterik ez. Orain: harakinari eskatu ezkero, seguraski errazagoa izango duzu. Erraiak, burua, hankak eta baita lumak ere, enkargatu ezkero! 😜

Jarraitu

@Ionliz
@txikillana @ekaitz_zarraga @erralin Gure amonak etxeko oilaskoak hezten zituen. Zerikusirik ez erositakoekin.

Haragi goxo horren nostalgiaz edo probatzeko hamar bat jarri genituen. A ze lana loditzen!

Eta gero...

Hil, lumatu eta odolhustesz anaia arduratu zen. Zatikatu eta garbitzeaz ama eta biok. Interneteko bideoen laguntzarekin... inoiz horrelakorik egin gabe. Baldar, baina banan-banan, bata bestearen atzetik.

Esperientzia traumatikoa.

Ez nuen batere gustora jan haragi hori.

@galaipa @Ionliz @ekaitz_zarraga @erralin Bada, hara: nik uste dut bakoitzak jan behar dugun animalia hil beharko bagenu (lehen bezala), haragi gutxiago jango genukeela, eta bizidunekiko errespetu gehiagorekin. Denendako mesede.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea