Weblate eta @galaipa|k honentzat egindako Itzuli (Jaurlaritzaren itzulpen neuronalaren) plugina instalatu eta N.I.N.A astronomiako programaren itzulpen probak egiten.
Mundiala esatea gutxi da!
@desertorea
@urtzai Beno, plugina bada, baina kode lerro gutxi batzuk baino ez dira (partekatu ditzaket). Weblatek oso modu errazean ahalbidetzen du kanpoko itzulpen automatikoko zerbitzuak integratzea. Hori bai, zerbitzarian instalatu behar da. Game Erauntsian gure instantzian daukagu, eta orain Urtzik berean instalatu du.
Erabilera oso sinplea da, Weblateko gainerako itzultzaile automatikoena hain zuzen ere: itzulpen iradokizunak egiten ditu Urtzik jarritako irudian ikusi daitekeen bezala.
@urtzai
@desertorea Niregatik primeran!
@galaipa @urtzai ahh orduan ezin da edozein Weblaterekin erabili, norberarena behar da. Firefoxeko gehigarri bat izan zitekeela pentsatu dut, baina ondo dago ezagutzea. 🤓