Gaur #Primeran en #ToureDetektibea estreinatu da.

19 kameraren liburuaren moldaketa dira lehenengo atalak, momentuz lehenengoa ikusi dut eta gustura.

Baina... erdaraz grabatua izan ta gero euskaratzea ba... buf! Itziar Ituño ta beste aktore ezagun batzuk euren ahotsaz ez baizik eta bikoiztuta entzutea, ze arrotza egiten den!

Jarraitu

@Haltzadia
Ez dakidana da zergatik ez duten aktore euskaldunek heuren burua bikoiztu.

Adibidez, konturatu naiz Ane Gabarainek hala egin duela, eta askoz naturalago geratzen da.

@galaipa @Haltzadia ulertzen ez dudana telesaila euskaraz estreinatu dela garaipen bezala saltzen ari direla da.

Espainolez grabatu, baina kontuz, euskarazko bikoizketa estreinatuko dugu, super baskoak garela. 🤦

@Haltzadia
@Tolosa Ba nik ez dut horrela ikusten. Ekoiztetxea espainola da, beraz ez da harritzeko telesaila gazteleraz grabatzea. Ez dut gaizki ikusten kanpoko enpresa batek euskarazko liburu baten eskubideak erosi eta beren hizkuntzan sortzea. Beraz, euskaraz ere izatea bada garaipena nire ustez.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea