@irure @porru @desertorea ikusten dudanagatik webgunean sartuta nengoen, baina ez daukat inoiz erabilita. Ziur oso ondo dagoela, baina ikusten nagoenagatik, mugikorreko aplikazioa nahiko sinplea da (telegrameko ikuspuntutik) eta ordenagailuko aplikazioa signalena bezain txarra dirudi. Electronen egina dirudi.

@irure @porru oso iritzi onak irakurri ditut beraien pribatutasunaren inguruko kezka duten taldeetan, baina egia esan ez dut iritzi argia izateko bezainbeste erabili. Probatu behar dut, aspaldi probatu nuen eta.

Ni oso gustura nago Matrixekin. Konfiantzazko zerbitzari baten sortzen baduzu kontua, oso ondo dago. Zergatik ez duzu Matrix gustuko @inigoortega?

Jarraitu

@desertorea
@irure @porru @inigoortega Niri Matrixen (Elementekin) asko estresatzen nauen kontua irakurritako mezuen kontrola da. Asko bugeatzen zait. Askotan irakurri gabeko mezuak irakurrita markatzen dizkit, eta alderantziz. Eta "Jauzi irakurri gabeko lehen mezura" botoiak taldeetan ez dit funtzionatzen.

Eta Librezaleko taldetan adibidez mezuak askotan desordenatu egiten zaizkit. Baina hori agian zubiaren arazoa da...

Ondorioz batzuetan mezuak galtzen ditut, eta esperientzia zapuzten dit.

@desertorea
@irure @porru @inigoortega Beharbada beste zerbitzari batekin probatu beharko nuke. Eta ez dakit Androiderako beste aplikaziorik badagoen. Gomendiorik?

@galaipa @irure @porru @inigoortega nik sindominio.net erabiltzen dut "amiga" kontua daukadalako eta Android bezeroen zerrenda, hementxe duzu matrix.org/ecosystem/clients/

Nolanahi ere, Librezale gelako arazo hori Telegram eta Matrixen arteko zubieran eragina da, fijo. Normalean ondo dabil, baina zenbaitetan kale egin izan digu.

@desertorea
@irure @porru @inigoortega
Begira, hau da aipatzen nuen arazoetako bat. Zergatik daude atzekoz aurrera ordenatuta mezuak orduak ondo agertzen badira?

@galaipa @desertorea @irure @inigoortega

Hoi Telegram-Matrix zubiangatik da. Sinkronizazioa ez da ona, bñ zubian arazoa da, ez Matrixena.

@porru @galaipa @irure @inigoortega bai, sinkronizazio arazoa da, zubiak ez ditu ondo irakurri denborak, edo agian pisuagatik... ez dakit. Baina bai, zubia da. Telegramen ondo daude.

@desertorea
@porru @irure @inigoortega Baina fijatzen bazarete Matrixen orduak ondo agertzen dira, eta hala ere ez daude ordenean. Arraroa da.

Dena den, diozuen bezala zubia izango da bai.

Hori bai, nahiz eta Matrixen beraren errua ez izan, inguruko ekosistemak huts egiteak min egiten dio. Ze erabiltzaile "arrunt" bati ez zaio axola errua norena den, edo agian ez du ulertuko. Ia pixkanaka fintzen doan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea