hamen dakozuie dutxen okurridu dasten ideatxu bet:

"turismo iraunkorra" activity pub instantzidxek, noperan etxiek debalde partekatuteko plataformie

komunidadeka: hizkuntze, kultura, hacking etabar... bakizuie danataiko tematikiegaz

ala

@zital ea ondo ulertu dudan.... couchsurfing/hospitalityclub airbnb baino lehen bezalakoa (debalde etabar) bere garaian zerbait irakurri nuen ezin dela debalde egin legeak eta guzti hori, ta batzuk non profit bilakatu ziren airbnb dena jan baino lehen¿?

@mikelgs @zital a ver, nik dakidanez couchsurfing agertu zen ikasle bat bere egazkina galdu zuenean ta unbiertsitateko mail list erabiltzen sofatxo bat aurkitu zuenean wikipedian azaltzen dute garaia 1999-2011 dirua sartu baino lehen.

en.wikipedia.org/wiki/CouchSur

erreportaia 2012koa da baina ondo ikusten da zer gertatu zen diruekin

wired.com/2012/08/before-airbn

gutxienez hori bezalako zerbait ulertu dut nik

@mikelgs @zital sharing economy zen izena bazeuden ideia pilo on bat baina sillicon valleyko technobros ek ideia usteldu baino lehen airbnb ta uber bezalako enpresekin, bazeuden idea onak, erosketak partekatu (agian nik eroskira joaten naiz ta zu ldlra ta gero banatzen dugu erosketa) gift economy, gig economy baino blah blah car eta ez uber, couchsurfing ta ez airbnb

batean lan egiten dugu ona delako bientzat ta bigarrenean diruaren truke egiten dugu lan enpresako zuzendaria % baten truke

@zital @marmarka @mikelgs nere lankide batek egiten du, aplikazio baten bidez (uste dt). Bi modutara egin daiteke etxe-trukaketa:
1) aldi berean, hau da, iraileko lehenengo astean ni Veronara joan eta Veronakoak bire etxera.
2) Zure etxea utzi eta puntuak irabazi. Adibidez, ni amaren etxera noa astebete eta notbait nere etxera dator. Hartara, puntuak egiten dituzu, eta horien arabera aukeratuko duzu hurrengo oporraldia.
A, eta puntuazioa jartzen dizute/duzu.

@Idurre @mikelgs @zital @marmarka ne gurasoek berdina, homeexchange, ta oso gustoa
dirutza aurreztuute ta jendia ezautu

@zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Guk ere hori erabiltzen degu. Nere ustez, bidaiatzeko modu oso egokia, eta gomendagarria. Zalantzarik baduzu, bota mezua.

@zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Bai, hoixe bera.

- Urteko kuota bat ordaintzen da (~120€)
- Zure etxea(k) jar dezakezu aldatzeko.
- Horrez gain puntu birtual batzuk esleitzen dizkizute (1000 inguru).
- Beste etxe jabeekin trukeak proposatu ditzakezu, aldiberean, data ezberdinetan, edo alde bakarreko etxe uztea, puntu birtualen truke.

- Etxe trukearen ondoren bi aldeek bestea baloratzen dute, eta balorazio hauek publiko egiten dira. Ez da ohikoa balorazio txarrak izatea, inola ere.

@zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka

- Etxe bakoitzari, ezaugarrien arabera, gaua pasatzeagatik zenbat puntu balio dituen esleitzen zaio. Puntuak erabiltzearen aukerak ahalbidetzen du zu Londresera joatea, Londreseko etxeko jabea Tailandiara, eta Iruñako familia bat zure etxera etortzea, adibidez. Aldebiko aldaketa topatzearen zailtasuna alde batera uzten da.

@zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka
- Berez ez luke etxe trukaketaren bi aldeen artean ordainketarik egon behar, baina etxe jabe batzuk "garbiketa" zerbitzua ordaintzeko eskatzen dute. Niri ez zait hau bidezkoa iruditzen eta holakoak alde batera uzten ditut.

Plataforma hau erabili dugu azken urteetan eta guztiz gomendatuko nuke, ez plataforma, baizik eta turismoa egiteko modua:

- Norbaiten etxera zoaz, beharrezko guztia daukazu. Benetako auzo batean. Normalean zonalde turistikoetatik at.

@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Ba ez det arrazoirik topatzen ahal ez izateko. Azkenean zuk etxea uzten diozu beste norbaiti, eta ez dezu negoziorik egiten horrekin.

Noski, ez naiz gaian aditua. Sartu webgunean eta begiratu ea gaiari buruz zerbait badagoen, baina arraroa egiten zait holakorik tratatzea. Azken finean plataforma globala da, eta BOE-ak hemengo zerbait espezifikoa.

Jarraitu

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka
Guk erabiltzen genuenean (intervac-homeexchange.com/) ez zegoen puntuazio sistemarik, eta ez dakit ondo ulertu dudan.

Boteprontoan ez zait oso bidezkoa iruditzen, ez? Pobreak pobreen etxetara? Edo mekanismoren bat du zuzentzeko?

Ulertzen dut aldibereko trukaketaren arazoan lagun dezakeela. Baina bigarren etxea baduzu bakarrik, ezta?

@galaipa @erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka
Izena ematean puntu kopuru bat ematen zaizu, automatikoki, ekintza erraz batzuk betez. 1250 inguru, gaizki gogoratzen ez badut.

Gero, zure etxea gehitzean kalkulu bat egiten da, aipatu ditudan parametroen baitan, gaua pasatzeari ze puntuazio ematen dioten jakiteko (GP/night kontzeptua). Zuk puntuazio hori doitu dezakezu % txiki batean (10 edo) gorantz edo beherantz.

Elkar trukeetan ez da punturik erabiltzen normalean.

@galaipa @erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka
Alde bakarreko trukeetan erabiltzen dira puntuak, normalea. Horrenbeste gau, horrenbeste puntu.

GP/night puntuak 150 eta 250 artean ikusi izan ditudala esango nuke.

Niri nahiko txukuna iruditzen zait enfokea. Ez dut zuk diozuna ikusi, gu etxe oso txukunetan ibili izandu gara gurea baino handi eta zerbitzu gehiagokoetan.

@galaipa @erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Bigarrren etxe bat dutenek, egia da puntu asko pilatu ditzaketela beraien etxea eskeiniz, baina ez zait arazo bat iruditzen, egia esan.

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Gaizki ulertu dut. Puntuak aldiberekoak ez diren trukaketarako bakarrik dira beraz.

@galaipa @erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Aldiberekoetan ERE erabiltzeko aukera dago, baina ez da ohikoa (nik ez det kasurik ezagutu).

@RiverRock
@erralin @zital @porru @Idurre @mikelgs @marmarka Ados! Eskerrik asko azalpenengatik.

Behintzat aukerakoa bada norberak erabaki dezake "joko" horretan sartu edo ez jeje.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea