Benetan, hau ez bada distopia sakona, ez dakit nik. Korporazio erraldoi hauen ahalik eta gutxien erabili behar dugu 😣

Bikote batek ezin du Uber auto istripu larriagatik salatu alaba txikiak erabilera baldintzen eguneraketa onartu zuelako janaria eskatzean 😳

Erabilera baldintza horiek ezin duzula salatu esateak ere ilegala beharko zuen, hori ere distopiaren parte 😤

arstechnica.com/tech-policy/20

@arkkuso joe, oso ero iruditzen zaizkit afera hauek.

Zer zen Disneyrena? Gogoratzen?

@txo_elurmaluta @arkkuso Disney parke batean jaten alergeno batengatik hil zen baten emazteak salaketa jarri zuen, baina Disneyk dio Disney+en baldintzetan dioela ezin duzula Disney salatu bere zerbitzuetan akats bat baldin badago (gutxi gorabehera).

@theklan @arkkuso joder, uste dut entzun nuela baina guztiz ahaztua, oso oso fuerte 😔

@txo_elurmaluta @arkkuso ea, ez dut uste funtzionatuko dienik epaitegian, baina duten dirutzarekin, gutxienez atzeratuko dute epaia, ea beste parteak zenbat irauten duen.

@theklan @arkkuso beno, hori ere nolabait funtzionatzea da.

Dena den, jarri dudan Uberreko kasuan uste dut oraindik ez dela bukatu baina oraingoz funtzioantzen ari zaiela 🤬🤞

Jarraitu

@arkkuso
@txo_elurmaluta @theklan Honekin lotuta. Orain gutxi Steamen erabilera baldintzetatik arbitrajera jotzeko obligazioa kendu dute.

Azkenaldian Valve sektorean ohikoa denetik aldendu, eta gauzak oso ondo ari da egiten.

gamingonlinux.com/2024/09/stea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea