Hiruzpalau urtetan gauza ugari geneuzkan martxan jarriak:
- Lemmy.eus: Foro gisako sare soziala, arrakasta gutxi daukana, baina asko estimatzen duguna.
- Peertube.eus: Bideo plataforma, beldurra ematen ziguna hasieran, baina hazkunde lasai bat izan duena, zorionez.
- Paperjale.eus: Liburuei buruzko sare soziala, "alternatiba" izan beharrean, askorentzat tresna berri eta erabilgarri izan dena.
PD: Pixelfed.eus ez dago gure zerbitzarian, @urtzai-ri pixka bat lagundu baino ez dugu egiten.
Maiatz inguruan, ordea, sarritan egiten zuen kale zerbitzariak.
Gehiegitan zegoen erorita Paperjale, edo izugarri kostatzen zitzaion Peertuberi bideoak transkodetu eta argitaratzea... Errorea ere bai noizbait...
Zerbitzaria itzali eta piztu, gure Lemmy instantziari federazioa kendu karga gutxitzeko... Denboraldi batez funtzionatu zuen, baina ez zen nahikoa. Gure zerbitzariak topo egin zuen bere mugekin.
Gauza ederra da hori! Erabiltzen den seinale baita... eta gainera dirua geneukanez... 😁
@galaipa eskatzeko eskatu dugu, bai, eskarrik asko! 😉