Aizuek, zer esan nahi du grafo honek mikrouhin labe batean? Epatatuta gaude 🤔🤔🤔

Bueno, ba misterioa argituta. Likidoak berotzerakoan, komeni da metalezko goilara bat sartzea, ateratzean ez dadin irakiten hasi. (Ojo! goilara bai, sardeska, aiztoa... ez).

Ze gauzak! 😵

larepublica.pe/datos-lr/respue

@joxe @miren @anagalarraga1 “ez naiz fisikaria” karta erabiliko dut honetan. Zur eta lur hari guztiarekin 🤯🤯🤯

@koldotxu Ahaztuta neukan kontu hau; ebraz, eskerrik asko! Aproposa da #UhinUltramoreak posdcastean aipatzeko. Aitortu behar dut ni ere jo ta ma geratu nintzela jakin nuenean, neuk ere ulertuta baineukan metalezko objektu guztiak zirela kaltegarriak. Gero jakin nuen likidoak berotzean goilaratxoa sartzea salbuespena zela eta zergatik. Eta oraindik egongo da esaten duenik zientzia lehorra edo aspergarria dela! @joxe @miren

@anagalarraga1 @koldotxu @miren Osea, baina hau betidanik da horrela, edo mikrouhin berrietan, edo nola?

Jarraitu

@joxe
@anagalarraga1 @koldotxu @miren Unibertsitate garaian pisukide batek horrela egiten zuen, eta erotzat genuen 🤣 Bere etxean betidanik egin zela horrela esaten zuen, baina ez zuen beste azalpenik. Esaten genion egunen batean sustoren bat izango zuela 😂😂 eta azkenean berak arrazoi!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea