Inork probatu al du AAn oinarrituta dagoen #Perplexity Interneteko bilatzailea?
Nik proba batzuk egin ditut eta harrituta nago emaitzekin. Oso ona dirudi!
Adibidez:
➡️ https://www.perplexity.ai/search/mastodon-euskaraz-ntkyA2fERaCuUM.TTOr6bw
➡️ https://www.perplexity.ai/search/nola-deitzen-da-euskitzeren-se-WEP7.BM3RfuBgmePCmdpfA#0
@txopi lehengoan probatu nuen, @inakialegria k toot batean gomendatuta, eta bai, onerako harritu ninduen
@urtzai
@joxe @txopi @inakialegria Nik ere probatu nuen. Beharbada gaiztoa izan nintzen, baina herriko gauza zehatzak galdetzen nizkion, eta ez zebilen oso fin. Adibidez, zenbat biztanle dituen galdetuta askotan ez zuen asmatzen.
Denborekin ere nahasten zen. Dagoeneko gertatu diren gauzak geroaldian esaten zituen. Edo pertsona konkretu bat (izen abizenekin) talde bateko kide zela esaten zuen nahiz eta dagoeneko ez den. Iturria irakurrita ikusten zen aspaldiko berriekin ari zela, baina beno.
@inakialegria bai gutxietsia dagoela iruditzen zait. Emaitza interesgarriak ematen ditu, batez ere kontutan hartuta Googleren bikatzaileak azken urteetan izandako gainbehera.
Batez ere albisteen inguruan testuingurua ezagutzeko erabiltzen dut. Baita bi produktu arteko konparaketak egiteko adibidez.
@galaipa @urtzai @txopi @inakialegria iturri errealak ematen badizkizu gaitzerdi. Niri ChatGPTk lotura faltsuak eman izan dizkit! 😅
@galaipa @urtzai @joxe @txopi Ados. Baina galdera-erantzunak baino probatu, eta ahal baduzu komentatu, bilaketa klasikoagoetan google ordez (edo googlerekin alderatuz)
Ez du publizitaterik jartzen eta emaitzak nahiko txukun eta euskaraz