Ostia, ze sustoa.
Telebistan mitoaroa ikusten, eta bapatean telefonoan deia: "Zenbaki ezezaguna". Baina ez nintzen deia jasotzen ari, baizik eta egiten! Kolgatzera joan, eta justu robot batek "esta usted llamando al 016" (emakumeen aurkako indarkeriarem kontrako arreta telefonoa)😳
Nola demontre deitu dut horra nahigabe!
Bide batez, deien historian ez du arrastorii utzi.
@galaipa aiba, 112 deitu eta behar bada berbideratuko zaituzte 016ra ezta?
@inigoortega
Ez dakit. Edozein kasutan, pentsatzen dut akatsa dagoela nonbaiten (Androiden? LineageOSen?), ze larrialdietakoa 112 izan beharko litzateke zalantzarik gabe.
Zurean zein da defektuzkoa?
@inigoortega Antza denez 061 anbulantzien zenbakia ere bada, agian horrekin nahastu tea norbaitek 016 jarri du nonbaiten 🤔
@galaipa @inigoortega nirean 112 da defektuzkoa
@erralin @galaipa @inigoortega /e/OS-n ere 112. Ez nuen ezagutzen bost aldiz sakatu eta larrialdietara deitzeko aukera hori.
Erlazionatutako istorio bat: etxeko telefono finkoak larrialdietara deitzeko botoi handi bat zuen, eta katuetako batek behin sakatu egin zuen 😆
@aldatsa
@erralin @inigoortega
LineageOSen issue bat ireki dut, ia zer dioten.
Etxean zeundeten gertatu zenean? 😆 Deitu eta inork ez badu erantzuten, norbait bidaliko dute etxera? 🤔
@galaipa @erralin @inigoortega Amak telefono ondoan aurkitu zuen katua, larrialdietako langilearen ahotsa nondik ateratzen zen ez zekiela harrituta. Zer gertatu zen azaldu zion 112koari eta horretan geratu zen 😆
Deskubritu dut zergatik, ze gaur ia berriro gertatu zait. Antza denez pizteko botoia bost aldiz jarraian sakatuta larrialdi telefonora deitzen du. Eta defektuzko telefonoa 016 da (ez dakit zergatik). Desaktibatu dut.
Aurrekoan telefonoa eguneratu nuen, eta hor etorriko zen. Ze orain arte ez zait inooz gertatu.