Akaso, zerbait pentsatu eta idazteko laguntza eskatu nahi dizuet #unibertsitatea|n #ikerketa egiten duzuenoi, fokoa #Softwarelibrea

Ikerketan Software Librerik erabiltzen duzue?

-Erantzunak baiezkoak badira, ahal baduzue zehaztu erantzunean-

@juan Ez dakit nire iritzia guztiz-guztiz ikerketa denik, baina nire GrAL-ean ia-ia dena librea da:

GAUZA LIBREAK
Ikerketa eta garapenerako:
- Ubuntu Server
- Wireshark
- VirtualBox
- GNS3
- Python eta Scapy
- OpenWRT
- Suricata eta SNORT
- C/C++ (Hau kontatzen du?)
- GTK

Bestelako gauzetarako:
- Dokumentatzeko LibreOffice
- Zitazioak kudeatzeko Zotero
- Kalkulu luzeago/konplikatuetarako Octave

GAUZA ITXIAK
- Cisco-ren IOS irudiak
- Microsoft Teams eta Outlook

@crashlogger @juan

Ni berdintsu. Gehitu:
- Android sistema librea ta bertan aplikazio libreak (grabazioetarakoa)
- VLC

@galaipa @porru @juan Libreoffice erabiltzen dut batxilergotik aurrera erabili dudalako, ohitura asuntoa da gehien bat :)

Jarraitu

@crashlogger
@porru @juan Nik unibertsitate garaian erabiltzen nuen. Overleaf.com bidez batez ere. Gero ez zait txosten mardulik egitea tokatu, baina tokatuz gero berriro erabiliko nuke. Gozada bat da estiloa behin definitu, eta gehiago kezkatu behar ez izatea. Zerbait mugitu edo puskatuko den beldurrez ibili gabe.

Baina bestela nik ere orain Libreoffice.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea