#Telegram #Grok afera bikainki azaldua @desertorea ek @etzi: "Bukatu zaikzkigu aitzakiak. Telegram Whatsapp da, beste kolore batez margotua".
Orain: #Signal ere ez bada aukera hobea. Arazo potoloa daukagu. Horrelako sistema batek teknikoki OSO sinplea izan behar du adopzioa errazteko. Bestela nitxoko zerbitzua bilakatzen da.
Super nekagarria da etengabe erabiltzaileon kontra diharduten zerbitzuen alternatibak bilatzen ibili beharra. SMSetara bueltatzeko gogoa ematen du.
@galaipa @desertorea @etzi Erabat, eta inpresioa dut RCS bezalako alternatiba estandarretarako berandu dela. Txarto ohitu gara eta operadoreek mezularitza azpiegituraren sama gainetik kendu dute 😥