ETBn biharko #SanFermin​etako zezenei buruz: «correrán los 875 metros del encierro hasta la plaza y por la tarde serán lidiados y asesinados».

@miren Egitan? Pozten naiz zezenketari bere benetako izenez deitu badiote

@erralin Eskerrik asko! Jakin-minez, ETB1eko Gaur Egunen nola eman zuten begiratu dut, eta Iñaki Errea kazetaria aritu zen entzierroa korritu behar zuten zezenez. Ez zion aipamenik egin arratsaldeko zezenketari @aldatsa @xabi @urtzai @miren

@anagalarraga1 @erralin @aldatsa @urtzai @miren Ba iluntzeko albistegian pieza bera emititu bazuten, gaizki iruditu ez zitzaien seinale. Pentsatzen nuen, zezenketak Espainiako herri-kirol izanda, ez zutela horrelakorik esateko adorerik izango.

@xabi @anagalarraga1 @erralin @aldatsa @urtzai niri ere deigarria (onera) eta ausarta iruditu zitzaidan. Aldi berean, kazetariaren ekimenez eginikoa esango nuke (jakin gabe), eta ez dela errepikatuko ere bai... eguerdikoan ere hala esan zela ulertu dizuet?

@miren @anagalarraga1 @erralin @aldatsa @urtzai A, ez. Barkatu. @aldatsa​k 15:XX aipatu duenez uste nuen arratsaldekoan ere eman zutela, baina gauekoan baino ez omen da izan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea