Ze pasada GO07 Zumarraga-Donostia Lurraldebus linean dabilen jende kopurua. Bi egunetan hartu dut, eta aldiro bi autobus handi goraino.
Ezinbestean txartelak aurrez hartzeko aukera jarri beharko dute.
Atzo autobusean sartzeko hirugarren nengoen bete zenean. Orduerdira heldu zen errefortzua.
Gaur orduerdi lehenago joan naiz, eta hogei lagunetik gora zeuden dagoeneko ilaran. Bi autobus zeuden hasieratik, baina ozta-ozta ez da bigarrena ere bete.
Hori bueltakotan, joatekotan ez horren kaotiko.
@galaipa RENFE hankaz gora egotearen errua ere bada.