Atzo #Debabarrena|k eskutitz bat bidali zigun edukiontzi marroia erabiltzen dugunoi.
Hor esaten digute "betebehar horiek ez betetzeak (edukiontzia gutxi erabiltzen omen dugula) zehapen ekonomikoak aplikatzea ekar dezake" 😨
Debabarreneko agintariok, nik nire konposta egiten dut eta bai, oso gutxi erabiltzen dut zuen ontzi marroia, batez ere, haragi eta arrain hezurrak botatzeko.
#mehatxua eginda ez duzue ezer lortuko
@garkopeke joe! Gero atez atekoaren "kontrolaz" eta "estutasunez" kexatzen ziren batzuk!!!
@gontxatorre
Nire ustez atez atekoa txarragoa da, nire ustez kontrolatu behar direnak ez baitira hondakin organikoak, plastikoak baizik.
Hemen kontrolatzen dutena ontzi marroia zure txartelarekin zenbat aldiz zabaltzen duzun baino ez da. Eta datu horrekin erdipurdiko konklusioak atera daitezke, egia esan.
@garkopeke sistema bakoitza baloratu gabe, nik esan nahi nuena da, jendeak ez badu berez bereizketak egiten, eta material bakoitza dagokion tokian uzten, horrelako "kontrolak" jartzea baino ez dagoela. Eta berdin zait nolako kontrola den, niri begira norbait baldin badago.
Gero, kontrol horretatik ateratzen diren datuetan oinarritutako ondorioak, ikusten denez, oso motzak dira.
@gontxatorre
Kasu honetan heziketa eta guztion ardura beharrezkoak dira.
Hori eta SDDR (jarri eta diru-itzultze sistema) ezartzea, horrela ontzi arinak askoz gutxituko genituzke
@garkopeke Itxaropentsu ikusten zaitut. Ni ez naiz hainbeste. Duela 40 urte hasi nintzen kontzientziazio esparru horretan jarduten eta, nahiko denbora pasa den arren, oraindik lan mardula egin behar dela dirudi. Eta lan hori kalean egin da, erakundeetatik etorri dira mezuak, eskoletan lantzen da...
Beraz, erresistentziak beste jatorri bat daukala iruditzen zait. Eta garai negazionista eta egozentriko honek ez du lagunduko. Ezta zigor (izuna)/sari (SDDR) sistema baten alde egiten badugu ere.
@gontxatorre
Bai, ni 2008an Erasmus Danimarkan egin nuen eta han SDDR ezarrita zegoen -SDDR ondo eginda, ez Norvegian egin dutena- Nire ustez, hau ezartzen bada, jende guztia erruberan sartuko litzateke, nahiz eta negazionista izan. Baina horretarako #ecoembes|en kontra borrokatu behar dute gure agintariek eta horretarako, borondateaz gain, ausardi politikoa behar da.
*Nire lagunak etorri ziren bizitatzera eta esaldirik errepikatuena: "urte askoren abantaila daramagute"
@gontxatorre
@garkopeke Ba ez dakit isunak badiren bidea, baina uste dut badirela beharrezkoak.
Herrian atez-atekoa dugu, baina zenbaitek larrialdi gunea erabiltzen dute egunerokoan (zerri eginda egoten da gainera). Batere dismulurik gabe doaz gainera. Jakingo nituzke beti hor dauden familia batzuk zerrendatzen... eta ez ditut onean oso kontzientziagarriak ikusten.
@galaipa @garkopeke Estatuan latak, botilak eta tetrabrikak jasotzea da plana.
Poltsak, janaria biltzekoak eta antzekorik ez.
SDDRak behartu beharko lukeena da berrerabiltzera, ez birziklatzera.
Oraingo ereduarekin banantzen (eta ez birziklatu) dugunok ez daukagu saririk, eragozpenak baizik (ontzi gehiago, boltsa desberdinak,....).
Hona hemen aurkitu dudan bideo bat.
https://m.youtube.com/watch?v=XmU1w0tyvi0#
Nire ustez, orokorrean ondo dago, baina birziklapenera zuzenduta dago eta ez berrerabiltzera.
@gontxatorre
@galaipa
Egin behar dena da botila, lata etabarreko guztiak berrerabilgarriak izatera behartzea. Zuk dendan bueltatzen duzu, enpresa batek garbitzen du eta berriz ekoizleei bueltatzen die.
Honekin plastikoa ekiditen da eta beirara bueltatzen gara, lehen La Casera botilekin egiten zen bezala.
Danimarkan "ontzi arin" guztiak (edari guztietako botilak, garbiketenak, latak, ....), ez zegoen TetraBrik-ik, beirazko edo plastiko lodiazkoak ziren, gehiago irauntzeko eta hainbat erabilera edukitzeko.
@gontxatorre
@garkopeke eta SDDRak birtziklapena igotzen laguntzen badu ongi etorria. Baina dagoeneko birtziklatzen dugunontzat saria baino ez dakit ez ote den zigorra... botilak etxe ondoan bota beharrean dendaraino eraman behar izatea, garbi gordetzea gainerako plastikoetatik aparte...
Gainera botilentzat bakarrik da, ez?