Jarraitu

@txo_elurmaluta
@XabierSoto "jende guztia hor dagoelako" <- Ze zaila honi aurre egitea.

Cory Doctorowek "enshitification" liburuan interoperabilitatea aipatzen du soluzio gakoetako bat bezala. Instituzioetatik plataformak "konpontzeko" mugimendu txiki bat somatzen da azkenaldian, baina neurriak praktikan ez dira batere eraginkorrak, eta plataformei botere gehiago ematea eskatzen dute (mezuen kontrolerako zifraketa puskatzea adibidez).

1/2

Plataformek erabiltzaileak soka motzarekin lotuta dituzten bitartean gauzak aldatzea zaila izango da. Aldaketa kostua garestia da maila indibidualean.

Aldiz erabiltzaileek edozein momentutan egin badezakete alde, plataformak hobeto portatuko dira (neurri batean behintzat), eta gainera alternatiba komunitarioak erakargarriagoak izango dira.
2/3
@txo_elurmaluta @XabierSoto

Ez dut konpetentziaren mirarian sinisten, baina gauden egoeran egonda ezinbesteko baldintza ikusten dut arrakalak bilatzen hasteko.

Beraz: plataformak ahuldu, ez konpondu.
3/3
@txo_elurmaluta
@XabierSoto

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea