Ea ba fedibertsolariok

Zein iritzi duzue Euro-office eta OnlyOfficeren artean sortutako gatazkaren inguruan?
Onargarriak dira OnlyOfficek AGPLv3 lizentziari jarritako baldintza gehigarriak?
Baldintza gehigarri gisa fork-etan zure marka mantendu beharra ere onagarria da?
Baldintza gehigarri horiek kentzeko aukerak soft librearen programazioa ahulduko luke, edonori "zure" lanaz baliatzeko eskubidea emanez gero, OnlyOfficek esaten duen moduan?

Nik nere iritzia badut, baina zalantza batzuk ere...

@atxamart
Ez dut gatazka jarraitu, eta pasadaz bakarrik irakurri ditut gauzak batzuk, baina:

- Ez naiz neurrira egindako lizentzien (edo moldaketen) zalea. Interpretazioa, beste lizentzia batzuekin nahastea etab zailtzen ditu.
- Iruditzen zait OnlyOfficek jarritako baldintza gehigarriek ez dituztela erabiltzaile finalen eskubideak urratzen. Eta nire ustez horiek dira bereziki zaindu beharrekoak.

Jarraitu

@atxamart
- Uste dut soft libreko lizentziak garatzaileentzat/enpresentzat erakargarriagoak egiten badagoela zer landu. Beti ere, esan bezala, erabiltzaile finalak zainduz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea