RE: mastodon.eus/@n3k0/11606959614

Honen harira. Github Copilot-en prezioak hodeietan daude momentu honetan eta lanean genituen lizentziak mugatu dituzte. Orain 30.000 token ditugu hilabetero erabiltzeko eta jadanik lankideen erdiak token horien %50-60 gastatu ditu, 4 egunetan.
Ikusiko dugu eta zelan doan hilabetea baina askok bigarren astetik aurrera gaizki pasatuko dute 😂

Berriz programatzen ikasi beharko dute... Edo baten bati jada entzun diodana, bere kabuz lizentzia batzuk erostea. Pikutara goaz.

#GithubCopilot

@n3k0 hasieran 🍬 jarri eta ondoren, 💰 eskatu. Halaxe dabiltza, Copilot, Codex etab.

@bertol hasiera hasieratik bagenekien hau gertatuko zela, baina klaro hau etorkizuna da, ez dago atzera bueltarik ta denok AAren olatura igo behar gara. Tururú 🖕

@n3k0 @bertol laneko tresna poltsikotik ordaindu? Benetan? 😂😂

Soberan badu dirua, niri eman diezadala 🤑

Jarraitu

@urtzai
@n3k0 @bertol Lasai, produktibitatea horrenbeste igo dutenez soldata ere igoko proportzioan diete, eta beraz beren poltsikotik ordaintzeko arazorik ez dute izango

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea