Bide batez, gaur lagun bati Izarkomi buruz hitz egiten nintzaiola, galdetu dit prezioen inguruan. Beraz, sartu naiz webgunean esateko, eta konturatu naiz nire tarifagatik (dei mugagabeak eta 50GB) 25€ hilean ordaintzen ari nintzela, baina orain 10 €-an zegoela 🥲🥲 Espero dut aspalditik egon ez izana prezio berria, baina bueno, jada idatzi diet eta eguneratu didate.

@Jokin_PA @izarkom bere politikan du, gu (bazkideok) garela arduradun tarifen berri ibili eta arduratzeko.
Izarkomen, hitz emandakoa errespetatzen du beti. Gu gara gure kontsumoen arduradun!!!!
espero dut laguna animatu izana Jokin,😉😉😉

@AVU_Osoro @izarkom bai! gogoan dut politika hori, horrexegatik enaiz kexatu krkrkr nere gain hartu dut guztiz ardura, esperoan oso berandu konturatu ez izana 😂 Halere ez nuen espero hainbesteko aldea.
Eta bai, deituko zuela agindu dit 🥰

@Jokin_PA
@AVU_Osoro @izarkom
Automatikoki ez merketzearena ez dut inoiz oso ondo ulertu... Tarifa aldaketen pendiente egon behar izatea...🤔

Pentsatzen dut agian egongo dela arrazoi legal, finantziero, edota teknikoren bat atzean ere.

Edozein kasutan, prezioak automatikoki ez igotzea garrantzitsuagoa da noski. Bata bestearen truke bada gaizki ez.

Jarraitu

@galaipa @Jokin_PA @AVU_Osoro

Aupa hiruroi!

Tarifen prezioak automatikoki ez eguneratzeak badu bere arrazoia, bazkidea bere tarifetaz arduratu nahi izateaz gain. Izan ere tarifa aldaketa bat izatez kontratu aldaketa bat da, eta horretarako erabiltzailearen (bazkidearen) eskaera bat egon behar da legearen arabera. Hala ere tarifa hobekuntza nabarmenak daudenean mailing bat egin ohi dugu bazkidea jakinaren gainean egon dadin.

Ongi izan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea