haluzinatuta, Euskadi Irratian gaur goizean Maite Artolari entzun diodanean "gizarte ekimeneko ikastetxeak" kontzeptua, itunpekoei buruz ari zelarik. Kristau Eskolakoei ezin bazaie "pribatu" edo "erlijioso" deitu, zerbait oso txarto egiten ari gara

@josu

Ikastolentzat bakarrik erreserbatutako kontzeptua? Hauei pribatu deitzea zer moduz?

@nizuzuzunini "pribatu" gutxienez. Bestelako adjektibo batzuk erabil litezke. Gure garaian "frailetako/monjetako ikastetxeak" deitzen genien

@nizuzuzunini a! "ikastola" deiturarekin ere gehiegi orokortzen dela uste dut. Adibidez, ni bizi naizen herrian, Hernanin, hiru ikastola daude, eta hirurak daude sare publikoan. Beraz, guztiz publikoak, sorreraz eta egungo egoeraz. Eta sare publikoan ez daudenei buruz, ez da gauza bera Lodosa, Lapuebla, Urruña edo Zornotza. Gertuen ezagutzen dudan kasua lan egiten dudan herrikoa da, Zarauzkoa. Eta hori bai, dudarik gabe, "pribatua" da, nire iritzian.

@josu
Bai, noski, Ikastolen Elkartekoez ari nintzen, publifikatu ez direnez, eta nik ere inguruan ezagutzen ditudanez, Errenteriakoa adibidez. Nafarroakoen egoerarekin zerikusirik ez dutela ere argi dut

@nizuzuzunini
Detaile ttiki bat, "kontzertatuak" dira, ez "pribatuak", diru publikoaz finantziatzen ditugu.
@josu

Jarraitu

@bedaio3000
Diru publikoa jasotzeak ez dio pribatutasuna kentzen, nere eritziz, hortxe dago koxka
@josu

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea