Aspertuta?
(Neurria: jogurtaren basoa).
* Gari-irina, 3 neurri.
* Azukrea, neurri bat.
* 3 arrautza.
* Jogurt naturala, neurri bat.
* Oliba-olio suabea edo ekilore-olioa, neurri bat.
* Limoi birrindura, nahi beste.
* Laberako hautsak, 1 sobre.
Irabiatu arrautzak azukrearekin. Loditzean, gehitu jogurta, olioa, limoia eta integratu dena. Ostean irina bota (bahetua). Integratu dena.
Labean sartu: 180 gradu, 40 bat minutu.
Labean dagoen bitartean #TxipiroiakBereBeltzean irakurri.
@nizuzuzunini gure etxean ere ez daukagu balantzarik, pitxer neurgailu batekin egiten nuen. Amamak behin esan zidan: zertarako neurtzen dituzu osagaiak? Jogurtaren basoa erabili. BZD, NOLA!? 🧙♀️