@ugaztelu Jajaja... gauza batek ez baitu bestea kentzen! Euskaraz HASERRETZEA ere gauza ederra da, bizitzan dena ez baita larrosa kolorekoa!
@txikillana @ugaztelu
Ederra! Nork esango guardiazibilak gurekin euskaraz haserretzea amesten genuenik!!😅
@martetxe @ugaztelu Nik behin ETB-ko Azpimarra saioan euskal gatazkari buruz eztabaidan jardun nuen PP-ko Xabier Olabarrietarekin http://leioazabalik.leioa.net/miembros-politicos-de-la-corporacion-y-biografias/-/publicador/xabier-olabarrieta-arnaiz/wTxZCLJUL8gs?p_p_state=maximized . "Hard mode", biktimei buruzko engantxada eta guzti; dena euskaraz; eta EDERRA izan zen.
@txikillana @ugaztelu
2
Beste adibide bat, hau oso ezberdina: Flandrian, hizkuntzaren partida irabaztekotan, ezinbestean frantsesa ia albo batera utzi behar zutela jabetu ziren. Eta hizkuntza politika berriek ideia honi jarraitzen diete.
Gu prest al geundeke gaztelaniari uko egiteko? Aipatu izan dudan bakoitzean "sakrilegioa" egiten dudanaren konplexuarekin amaitzen ditut eztabaidak...
@txikillana @ugaztelu
1
Hizkuntzari soilik erreparatuz, eztabaidagarria da hori. Adibidez, Irlandarrak abertzaletasuna mantendu zuten, baina hizkuntzaren partida galdu.
Guk zer nahi dugu? Eta dena ezin bada zer lehenesten dugu? Zeren truke?
Bakoitzak bere erantzuna izango du seguruenik...