@ugaztelu Jajaja... gauza batek ez baitu bestea kentzen! Euskaraz HASERRETZEA ere gauza ederra da, bizitzan dena ez baita larrosa kolorekoa!
@txikillana @ugaztelu
Ederra! Nork esango guardiazibilak gurekin euskaraz haserretzea amesten genuenik!!😅
@martetxe @ugaztelu Nik behin ETB-ko Azpimarra saioan euskal gatazkari buruz eztabaidan jardun nuen PP-ko Xabier Olabarrietarekin http://leioazabalik.leioa.net/miembros-politicos-de-la-corporacion-y-biografias/-/publicador/xabier-olabarrieta-arnaiz/wTxZCLJUL8gs?p_p_state=maximized . "Hard mode", biktimei buruzko engantxada eta guzti; dena euskaraz; eta EDERRA izan zen.
@txikillana @ugaztelu
Interesgarria! Urratsak egiten goaz pixkanaka. Pello Jauregik esaten du "belarriprestez bete behar dugula Euskal Herria hizkuntzen biziraupenko partida jokatu ahal izateko". Eta nik uste dut partida hori irabazteko aukera handiagoa izango dugula euskararen ekipoan aniztasun ideologiko zabala baldin badago...