Gaztelaniaz dagoen artikulua hau partekatzea interesgarria iruditzen zait. Bertan azaltzen du nola sare sozial handiek darabilten algoritmoen ondorioz mikro-kosmos edo burbuila ideologikoak sortzen direla. Pentsa nahi dut Mastodon honetan ez zaigula antzekoa gertatuko, ez sareak algortimorik darabilerako, baizik eta guk konzienteki egindako hautapen baten ondorioz; gu bezela pentsatzen dutenekin soilik elkartzeko dugun joeraren ondorioz
http://desdeelpaisdealicia.blogspot.com/2018/07/las-redes-como-microcosmos-las-burbujas_24.html
Hau izan zen nire lehenengo toote, eta bertan aurreikusi nuena neure kasuan bete da: mastodon.eus en miksrokosmos baten sartuta nago, burbuila ideologiko baten antzekoa, berdin pentsatu eta munduaz ikuspuntu berdina dugunon elkarrekintza ez-aberazgarria. Miopía garatzeko arriskua, platonen kubazuloaren antzekoa
@jogerka Neurri baten ados nago. Niri desberdin pentsatzen dutenekin elkarreragitea gustatzen zait, ez "gu ta gutarren" onanismoa. Baina, halere, momentuz faktore txar hori eta beste on guztiak balantzan jarrita, nire kasuan bigarrenek irabazten dute.
@Mendilarre @jogerka Nirea, lehen unetik, argi izan dut: lanerako baliatzea. Gero, ikusi dut, gainera, bonba pasatzen dudala 😜 Baina beti gogoan dut hori bigarren mailakoa dela.
Zertarako nago hamen? uste dut mordorreko begiradatik ihes egiteko, edo saiatzeko. Fediversoaren aldeko apustua egiteko, sare aske eta neutral baten aldeko apustua.
Lortu behar dudan hurrengoa autozentsura gabe argitaratzea da, eta bonba pasatzea @txikillana bezela 👌
@txikillana
Hori da. Nik uste gehienon burutan hori dabilela. Zerbaiten aitzakian sartu gara, eta gero sekulako gozatua hartzen dugula batzuekin eta besteekin gainbat gaiei buruz.
Hartaz, zuk diozun bezela artikuluarekin neurri haundi batean ados nagoen arren... Guretzat ez du balio. 😂😂
@jogerka