Fakirraren ahotsa c’est fini 

Ikaragarri gustatu zait #martxokoliburua.

Franco hil arteko kontakizuna oso erakargarria egin zait, bai istorioa bera zein kontatzeko modua, klandestinitatearen xarma akaso. 68ko Paris, bertako bizimodua, artea… erreferentzia asko.

Hortik aurrera ere gustura irakurri dut, kontakizun nahiko bizia da eta ez nau bat ere aspertu. Arin doa.

Gai potoloa Imanolena eta agian Harkaitz gehiago bustitzea espero nuen, baina irakurritakoa nolabait "nahikoa dela" deritzot.

Fakirraren ahotsa c’est fini 

Detaile asko dituen kontakizuna da, garai horretako erreferentzi kultural piloa eta eskertzen da noizean behin irakurketa gelditu eta irakurketak berak Wikipedia irekitzeko gogoa piztea 😂

#martxokoliburua laburbilduz: erabat gomendagarria.

Jarraitu

Fakirraren ahotsa c’est fini 

@dabidnet Gero eta gogo gehiago dut liburuari heltzeko. Emaztearen mesanotxean dago (normalean berak irakurri ahala horiek hartzen ditut nik). Imanol kantari bezala miresten dut, eta bere historia politikoarekiko kuriositatea dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea