Gehienetan euskaldunok huts egiten dugu Espainian fokua jartzen. Nik lehena.

Gogoratu dezagun bi herrialdeen artean gaudela, zanpatuta.

Askotan Frantziari kasu edo arreta gehiago jarri behar genioke. Askoz gehiago.

@NurTaraki Arrazoia. Abertzale askok ere txip hori barru-barruan txertatua dute gainera.

@txikillana esan bezala nik lehena. Aldatu beharrekoa bai... pirinioetatik iparraldera ere begiratu behar diogu askotan

@NurTaraki @txikillana Barkatu, ez dakit ulertu dudan... Frantziari ala Iparraldeari begiratu behar diogu? Eta zergatik? Establishmentaren kultura politikoarengatik? Gizartearen mobilizazio gaitasunarengatik?

@bixardune @NurTaraki Espainiari (hain sarri) begiratzen zaionean ere ZERGATIK galdetzen al duzu? 😈

@txikillana @NurTaraki Txerren halakoa! Ez, nire ustez, hala Frantziari, nola Espainiari begiratu behar diogu (nahi eta nahi ez), baina galdera da zergatik, hau da; zer berezitasun positibo edo negatibo duten Frantziak eta Iparraldeak zuen ustez, zer duten Hegoaldeko begiratzaileoi irakasteko.

Eta galdera tolesgabea da, jakin-min hutsa (oraingoan behintzat)

@bixardune @NurTaraki Hara: Hegoaldekoak espainiar kulturaz infiltratuak gaude, muin-muineraino gainera (nahiz eta ez garen konturatzen). Eta Iparraldekoak, berdin kultura frantziarrez. Erreferentzia kulturalak, ludikoak, kirola, telebista... edozer. Horretara, Iparraldeko bati, Hegoaldeko jendearengana hurbildu nahi badu, gaur egunean -tamalez, baina gauden bezala gaude- espainiar kultura erreferenteak ikastea komeni zaio. Eta alderantziz.

@txikillana @NurTaraki A! Horregatik zen! Ba erabat ados, erreferente kulturalen diglosia bizi dugu, bai... Hala ere, greba kontuei dagokienez, badugu zer ikasi Auñamendiez bestaldekoengandik, ezta?

@bixardune @NurTaraki Dudarik ez. Frantzian (eta Espainian) badira gauza onak ere. Zergatik ez ditugu hartuko?

@txikillana @NurTaraki Tira, eta artisten lan baldintzei dagokienez, eta Iparraldeko Lurzaindia bezalakoei (ez ote genuke hobe halakoak indartsuago bultzatzea Euskaltzaindiako apaizgaitegiari baino?), eta Willis Drummond bezalako taldeek konpromiso politikoa praktikatzeko duten estiloari...

@bixardune @txikillana atzerapena barkatuko didazue!

Bai Iparraldera eta bai Frantziara begiratzea esan nahi nuen.

Batetik euskaldunak garelako eta gutxi dakigu iparralden "gertatzen" edo "mugitzen" denaz, ohitura ezberdinez...

Bestetik agenda politikoa beti Espainiarantz dugu bideratuta eta askotan Frantzian ere begia jarri beharko genuke. Gilets jaunes mugimendua adibiderik garbiena...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea