'Antropoceno' hitza erabiltzeari uko egiten diot. Gizakia indar geologiko gisa ez da arazoa, indarreko produkzio sistema baizik. Horregatik, 'kapitaloceno' erabili beharko genuke.
@hodeikai Bai. "Plastikozeno" ere zehatzagoa litzateke. Gizakia dozenaka milaka urte daramatza hondakinak sortzen, eta oraintsu arte ez dio lurrari kalterik egin.
@hodeikai Guk leizeetan ikusten dugu hori. Gizakiak betidanik zabortegi gisa erabili izan ditu. Baina guk ateratzen ditugun #speleo zaborren %95a kristala, plastikoa eta metala da. Zabor modernoa alegia.
@txikillana ta itsaso zein ozeanotan egoera bera. Arrantzaleek aurkitutako zaborra sailkatzen duen lagun batek sarritan erakusten dit botilak, munizio kaxak... Denetarik.
@txikillana Guztiz ados. Gizakiok goaz ta gatoz, gure hondakinek diraute.