Gaur arratsaldean, jada atzo, yoga nidra (loaren yoga sanskritoz) klase baten egon naiz. Yoga mota honek, Indian du jatorria eta Nyasa izeneko erlaxazio-teknika zahar baten oinarritzen da.

Laburbilduz, meditazio-tekinika gidatu oso sakona da. Sinets iezadazue esaten badizuet, kontzientzia betean egonda, sekula ez ditudala izan gorputz fisikoa eta burua eskola horretan izan ditudan bezain erlaxatuak. Aukera baduzue, probatzea gomendatzen dizuet.

Jarraitu

@dabidnet Bai ondo. Zorionak! 😁 Hor ikasitakoak urte askoan balia ditzazula! (eze, imajinatzen dut etxean zure kontura erabiltzeko teknikak ere ikasiko dituzula)

@txikillana bai etxean erabiltzeko moduko erremintak eman zizkigun, gehienak arnasketari lotuak. Oso interesgarria izan zen, are gehiago urduritasunaren senide garenontzat 😅

Akojonantea ahotsa modulatzeko duen gaitasuna. Gaitasun hori trebatzeko zenbat ordu ez zuen lan egingo…

@dabidnet Etxekoa da gakoa. Pertsona gehienek horrekin dute arazoa: klaseetara doazen bitartean ondo, baina hori falta denean (adb. irakaslea gaisotzen delako...) utzi egiten dute. Dependentzia hori ez da komeni. Landu independentzia, hasiera-hasieratik. :anarkherria:

@txikillana @dabidnet Ze interesgarria! Ea noizbait denbora ateratzen dudan horrelako gauzak probatzeko!
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea