@aldatsa Horrela iruditzen zait, bai, baina banuen esperantza txiki bat... Izan ere, testu oso luzea idazten nabil eta "aurreko urtean" dozenaka bider idatzi duzunean, azkenean errepikakorra izan daiteke. 😜
@txikillana
Niri belarrira min ematen dit, gramatikalki okerra den ez dakit.
"Aurreko urtean" errepikakorra bazaizu, honatx aukera batzuk: iragan urtean, joandako urtean, urte bete pasatako...
@aldatsa
@txikillana Nik kasu horretan aurreko urtean idatziko nuke. Iaz eta geurtz aurtengo urtearekiko erlatiboak direla iruditzen zait, herenegun, atzo, bihar eta etzi gaurko egunarekikoak diren bezala.