@gontxatorre @mikelgs Nik neuk ere ez nuen sekula erabili (umeen artean gazteleraz aritzen ginen), baina Eibarren "katigu". http://www.eibarko-euskara.eus/node/11256
@mikelgs @gontxatorre Dena den batueraz "gatibu" izango litzateke, dimajinat. ;-)
@mikelgs @gontxatorre Bai, euskara estandarraren paradoxak (bizikleta eta ez txirrindula, baina txirrindulari eta ez bizikletari... etabar). 😜 Hemen ere, esango nuke jatorrizko hitza gaztelerazko "cautivo" dela, beraz "katibu" fidelagoa izango litzatekeela... baina beno! Ez naiz hor sartuko, besteak beste... batuaz nola onartua den edo ez den asko dizerdidalako! 🙂
@txikillana @mikelgs @gontxatorre
Orotarikoak aldaera asko dakartza, baita "katibu" ere. Mendebaldeko "katigu" formak XVI. mendetik ditu testigantzak.
Kuriosoa iruditu zait Leizarragak "kaptibo" eta "gathibu", biak erabiltzea, eta Etxeparek ere "kaptiba" eta "gathibu" bertso berean:
"Ni gathibu nadukana kaptiba da berzeren".
Nire bost xentimoko burutazioa: bat gaztelerazko "captivo"-tik ote dator eta bestea latinezko "captivus"-etik?
(petaca -> bodega)
@aldatsa
Zuk esandakoa ez dut baloratuko, baina nik aipatutako kate hitza ez dago inon... 🤣🤣🤣👍
@txikillana @gontxatorre
@txikillana
Ados, erabakiko dut zein erabili. Bitxia da, gatibu hitza agian jatorrian katigu-ren antzekoagoa izango zen, kate hitza hortxe dago, ezta? @gontxatorre