@porru orain hori bultzatu duzula, anarkistek software librea edo dezentralizatua erabili beharko lukete? Nik egia esan ez dakit zeintzuk diren anarkismoaren oinarriak (bueno, wikipedian nago irakurtzen). Pentsatzen dut software askeak zenbait gauzatan erlazionatzen dela anarkismoarekin, baina nere ustez baita ere adibidez liberalismoarekin ere erlaziona daiteke. Ez dakit.

@inigoortega @porru harrigarria gerta badaiteke ere, anarkismo bezala sailkatu ohi den mota bat, Anarkokapitalismoa da. Hau da, merkatu librea eta liberalismoa topera, Estatuen mugarik eta jarraipenik gabe.

eu.wikipedia.org/wiki/Anarkoka

@inigoortega @porru @inigoortega @porru aipatu nahi nuen espresuki, anarkista gehienontzat ( :anarkismoa: ), jendilaje neoliberala, bereziki arbuiagarria delako ( :antinazi: :antifaxista: :errausketarikez: antikapitalistak diren anarkista pila) eta lehenesten ditugun gauzen antipodetan daudelako (giza baloreak, elkar laguntza, software librea... :gnu: :fedibertsoa: :feminista: :gaysper: ). Anarkosindikalistak, anarkokomunistak, mutualistak... horrelakoez ari naiz.

Esateko gogoa nuen! 🤷‍♂️

@txopi @inigoortega Ez det batere ulertu! Azalduko beste modu batian??

Jarraitu

@porru @txopi @inigoortega Ni saiatuko naiz: anarkista "etiketa" modan dago, eta beraz guay geratzen da zure burua anarkista bezala aurkeztea. Baina horren azpixan, askotan, ezelako araurik ezaren aldarrixa baiño ez dago, helburu hiperindibidualista, insolidario eta ultraliberala alegixa. Batzuen ustez anarkia "kaosa" da, baiña neretako "orden gradu gorena". Hauek, ostera, ez dabe ordenik nahi. Dana libre.

@txikillana @txopi @inigoortega Ulertuta ta ados!

Uste baño anarkista gehio gaude hemen ordun?

@porru @txopi @inigoortega Hala emoten dau ezta? ;-) Twitterren baiño proportziño nabarmen altuaguan bai behintzat.

@txikillana @porru @txopi @inigoortega azken urteetan pentsalari anarkista nahikotxo irakurri ditut (anarkismoaren inguruan nituen aurreiritziak bentilatzeko): Kropotkin, Bakunin eta Malatesta gehienbat.

Anarkokapitalismoaren inguruan nire iritzia:

Anarkokapitalismoa ez da anarkismoa, gaiztakeriaz aldatutako balioen saltsa bat baino ez delako. Nik esan nezakeen anarkoelikopteroa naizela, baina horrek ez nau ez anarkista bihurtzen, ez hegaz egiteko aukera eskaintzen 🤣

@txikillana @porru @inigoortega bizi garen sisteman, "kaos" etiketa eta terrorista etiketa jartzen zaie anarkistei eta libertarioei, beldurra eragiteko. "Ordena (gurea) ala kaosa" dikotomia artifiziala elikatzen dute. Baina egitan, elkarbizitza antolatzeko era asko daude, ez bakarrik gaur egungo mendebaldeko gizarte kapitalistarena.

Oraingo sistemak gainera, akaberara garamatza, beraz, esnatu eta inoiz baino adiago egotea beste erremediorik ez zaigu geratzen. 🌈

@txikillana @porru @txopi @inigoortega :anarkismoa: kaosaren sinonimoa dela pentsatzen duenak, ez du :anarkismoa: -z ezertxo ere ulertu.

Seguraski Anarkismoa Kaosarekin erlazionatzea, gaur egungo Sistemak eginiko lanaren ondorioa da, beraien interesa.

Anarkismoa, Terrorista eta bere garaian Anti-Globalizazio, Anti-Sistema etab-ekin lotura zuzena izatea, Sistemak egiten duen (eta interesatzen zaion) lehen irakurketa litzateke.

Asko dago irakurtzeko eta esateko Anarkismoari buruz.

@bertol @txikillana @txopi @inigoortega

Zukin ados eonda ere pentsaera hegemonikoan (Sistema) trikimailu bat dala, izatez "anarkia" hitza lenao erabiltze zan anabasai deitzeko, potere falta zala ta.

Behin tipo batek hitz hoi ideologia libertarioakin lotzea onartu zun, iraina bereganatzeko, ta orduztik hola deitu zaio ideologia multzo honi. Baño hasiera batian badirudi beste esanahia zala nagusi.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea