Musuko hauek EZ dira eraginkorrak❗ ❗ ❗
"Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute musuko gardena. Berez, farmazietan eskura daitekeen produktua da eta homologatuak daudela diote, baina horrek ez du esan nahi seguruak direnik.
Komunitate zientifikoak maskara hauen eraginkortasun eza salatu eta frogatu dute." Idoia Mugikak Kale Nagusia Onda Vascako saioan azaltzen digu:
ondavasca.com/#/audios/porno-m

@txopi Bai ikusi dot. Beharreko bat agertu zen horregaz eta "homologatuta" zegoela esaten.... Bizarraren argazkiagaz oraindik zalantzarik dakonak....

Jarraitu

@xa2 @txopi Eztabaida desenfokatua dago. Noski ez dirala eraginkorrak birusen aurka, bere eragin bakarra "antipolicías" da. Horren azpixan dagon arazua, baiña, zera da: egoera batzutan (kaletik bakarrik zabizenian adibidez), absurdua dala maskaria erabiltzia. Jentia maskaria BETI erabiltzera derrigortzen bozu (biharrezkua danian, zein biharrezkua EZ danian) halako "soluziñuak" billatzen dittu.

@txikillana @txopi Arauagaz adoz ez egoteak (ondo egon edo ez), ez deutsu besteen kalterako den zeozer egiteko eskubidea emoten

@xa2 @txopi Noski. Baiña nik esan gura dotena beste gauza bat da da: osasun irizpidiei (ez polizialei) begiratuta, kaletik BAKARRIK zoiazenian, maskaria ez dala beharrezkua. Egoera horretan, halako bat erabiltzia (ezer ez erabiltzia modukua dana) ez da bestien kalterako. Jente artian zabizenian, ostera, bai; halakuetan, "benetako" maskara bat behar da. Maskaren erabilpen arrazional bat bultzatuko balitza, halako egoera estupidoak eta txartoulertuak (hau ez baita lehelengua) saihestuko litzakez.

@txikillana @txopi Ados maskararen erabilpen arrazionala bultzatu beharko zela. Hasteko ondo komunikatuz, eta ez orain arte egin den bezala. Zoritxarrez, nire ustez askok maskarilla hori hartu dute zer dagoen jakinda, eta besteon osasuna bost axola.

@xa2 @txopi Konbinazio-bonba bat da, bai. Ezjakintasuna (iñork ez dabelako ganoraz azaldu), jakitzeko gogo faltia, gehi ardurabakotasun toke bat... koktel txarra, oso txarra.

@txikillana @xa2 gizakiok ez gara arrazionalak eta maskara norbaitengatik gertu geundenean bakarrik jartzeko eskatu zigutenean zer egiten genuen ikustea besterik ez dago hori frogatzeko. Beti jartzeko eskatuz ere gertatzen dira kutxatzeak...

Inorekin gurutzatzen ez naizen leku ireki eta zabal batera noanean (Otoio...), maskara kentzen dut. Ez dago inolako arazorik eta inork ez dit ezer esango. Baina kaletik bai.

Maskara gardenekin joatea oso arriskutsua da.

@txopi @txikillana @xa2 neguan behin baino gehiagotan gurutzatu dezaket auzo osoa, nasa puntararte, bueltatu, hondartzara... inortxo ere gurutzatu gabe. Ez da broma, astean zehar, horixe delako gure errealitatea.

Caféparatodos, ez dit balio.

Hala ere, ez nuke sekula horrelako musuko bat jarriko. Inoiz kaletik musuko barik harrapatzen banaute, inor (ezta ni neu ere) kaltetuko ez dudalako izango delako.

Zoritxarrez caféparatodos daukagu honetan ere.

@desertorea @txopi @txikillana @xa2
Nik ikusten dudan arazoa da ezin duzula ziurtasunez jakin norbaitekin topatuko zaren edo ez. Musukoa jarri eta kentzen ibiltzea ez zait errealista iruditzen. Ziur askotan norbaitekin topo egin eta janztea ahaztuko litzaigukela, edo kaixo eta agur izatea espero genuen elkarrizketa bat luzatu...

Horregatik, zentzuzkoa iruditzen zait kalean derrigorrezkoa izatea maskararen erabilera.

@galaipa @txopi @txikillana @xa2 musukoa kentzen dudanean ez dut ahazten norbait gurutzatuz gero berriz janztea. Ez zait sekula ahaztu eta ez dut uzte etorkizunean ere inoiz ahaztuko zaidanik. Zoritxarrez badakit nire hau ez dela orokortua.

Norbait gurutzatuko badut metro askotako (askotako) distantziarekin ikusiko dut ibiltzen naizen lekuetan.

Horregatik ez dit balio caféparatodos.

Edonola ere, bada ezpada, balkoiko polizientzat: oso ez-ohikoa da ni kalean musukoa erantsita ikustea.

@desertorea
@txopi @txikillana @xa2
Beharbada zure kasua berezia da, baina diozun bezala ez dut uste orokorra denik.

Herri txiki batekoa naiz eta askok diote ez dela maskarik behar kalean ibiltzeko. Egia da jende gutxi dabilela, baina norbaitekin topatuz gero ziur ezaguna dela. Eta beraz berriketan geratzeko aukerak handiak.

Ulertzen dut diozuna, baina ez dakit, zail ikusten dut hobeto arautzea

@galaipa
Eta maskara zelan manipulatzen dogun be inportantea da. Neuri be gatza egiten jata kendu/ipini/gorde era "on" baten egitea, eta ez ez naizelako informatu... Dena den, kontua ganoraz jokatzea dela uste dut, muturretara joan barik.... Zer da "ganoraz" baina🤔
@desertorea @txopi @txikillana

@xa2 @galaipa @txopi @txikillana betaurrekoak erabiltzen ditugunok oso erraz manipulatu genezake musukoa patillan eskegitzen badugu gomatik. Beti beti beti libre geratzen den gomatik tiratuz jartzeko aukera eskaintzen digulako, segundo erdin. Benetan, probatu. Nik hala eramaten dut menditik noanean.

@xa2
@desertorea @txopi @txikillana
Ados, bai! Ni arautzeaz ari nintzen, baina egia da denok arduraz jokatuko bagenu dena errazagoa litzatekela.

@galaipa @xa2 @txopi @txikillana edonola ere argi gera dadila, kalean musukoa erabiltzearen alde nagoela! 😂

Baina zentzu apur batekin mesedez. Astelehenean sei kilometro egin nituen eta ez nintzen inorekin gurutzatu...

Baina bai, gehiengoarentzat legeak sortzeak honelako arazoak dakartza...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea