@bihar @izaro @desertorea Ezagutuko duzue bizkaitarraren pasartea, noski? Bestela, liburua osorik irakurriko ez baduzue ere, merezi du. Ez dut testu zehatza aurkitu, baina hemen aipatua dago. https://www.religiondigital.org/amistad_europea_universitaria/Vizcainos-Quijote_7_699900014.html
@desertorea @bihar @izaro Irakurri lasai: artikulu hau ez da spoiler bat (kontzeptu horiek, suspensea, trama... ez baitute zentzurik garai horietako liburuetan). Aldiz, gero Kixoteko bizkaitarrarekin gehiago gozatuko duzu. 😁 Gainera, testuan beste autoreen idazlanetan agertzen diren euskaldunen aipu gehiago agertzen dira (nik ezagutzen ez nituenak).
@txikillana @bihar @izaro ez dut momentuz irakurriko hirugarren aukera emango diodala erabaki dudalako (euskaldunak aipatzen direla jakin banekien, baina ez zehazki zertan) 🥳