#UnpopularOpinion izango da baina urriaren 12an jaia izatea gustatzen zait. Ez dut ezer "ospatzen", baina lagunekin mendira joateko egun aproposa izan daiteke eguraldiaren arabera, udazkeneko koloreez gozatu eta bokata bat orbel gainean jateko.

Era berean, ez dut jainkoetan sinesten baina igandean berandura arte lo egitea atsegin dut, lanera joan gabe.

Bost axola zait data: jai egun guztiak gogoko ditut.

Jarraitu

@rawr Nire kuadrillako batek gauza bera esan du. 😃 Lanean gaudenok opordunei potroak ukitzen aritu gatzazkie, eta hark: "ni Espainia, Honduras, Australia edo Zambia, denen egun nazionalak ospatzearen alde!" (ez dut esango zein alderdi politikokoa den, gaia ez desbideratze aldera)

@txikillana gaur lan egitea japoniar greba bezala ikusten dut (kondaira bat den arren). Gainera, ez al zarete Espainiako BPG gizentzen? 🤔

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea