Egun on, @jon @txikillana.
Terminologia Batzordeak onetsitako Laburtzapenen Hiztegian «et. al.» eta «et. alii» formak proposatu dira euskararako ere.
Hona esteka: labur.eus/et_al

Oharra: Hiztegi horretan euskarazko sarrerak daude soilik, eta, beraz, bilaketak euskaratik egin behar dira Euskaltermen.

@UZEI @jon Orduan, "Watsonek et alek dioten moduan", "Watsonen et alen iritziz" etc?

@txikillana @jon Guk «et al.» formula zerrenda bibliografikoetan erabiliko genuke soilik (hori baita, erabilera nagusia, gure ustez). Testu librean, berriz, "Watsonek eta beste batzuek dioten moduan" idatziko genuke.

@txikillana @jon Bi ohar:
ISO arauak aukeran uzten du «et al.» edo horren baliokideak izan daitezkeen ordainak erabiltzea (adibidez, «eta beste batzuek»).
Bestalde, kontuan izan latinismoak idaztekotan, etzanean idaztea gomendatzen dutela estilo-liburu gehienek. EBE eskuliburuan duzu latinismoen idazkerari buruzko azalpen zabalagoa: euskaltzaindia.eus/index.php?o

Jarraitu

@UZEI @jon Ados! Beraz, orain idazten ari naizen testuan dagoen bezala utziko dut: “Watsonek-eta 2001 urtean esan bezala, bla bla bla... ". Eskerrikasko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea